CIDEEspainierako Nazioarteko Ikastegia da, truke programei atxikita ez dauden nazioarteko ikasleentzat espainiar hizkuntza eta kulturako programa trinkoak ematen dituena. Ikasketa programa horien iraupena seihilekoa, urte osokoa eta udako hilabeteetakoa izaten da.
CIDE Deustuko Unibertsitateko mendeurreneko eraikinean dago kokatuta, Guggenheim Museoaren aurrean, Bilbo erdi-erdian.
Gure ikasketa programetan espainierako mailetako eskolak, hasiera mailetatik goi mailetara, eta nazioarteko ikasleentzat bereziki diseinatutako ikastaroak biltzen dira. Ikastaro horiek arlo hauetakoak izaten dira: hispaniar eta euskal kultura, literatura, gramatika, nazioarteko harremanak, ekonomia, negozioak, etab. Funtsezko helburuetako bat hizkuntzan murgiltzea eta ikaskuntza trinkoa erraztea da (talde txikien eta bana-banako arretaren bidez, egunean bi edo hiru orduko ikastaroak emanez).
Programa guztietan izaten dira bisitaldi kultural gidatuak toki interesgarrietara; horrez gain, ikasleek aseguru medikoa, ostatu zerbitzua eta orientazio akademikoa eta pertsonala izaten dituzte (ikaslea Deustuko Unibertsitatera heldu aurretik eta bertan dagoen bitartean).
CIDEren programa bat bukatutakoan, ikasleek Eskolako Ziurtagiri Ofizial bat jasotzen dute, Deustuko Unibertsitatean eskuratutako kredituak beren unibertsitateetara transferitzeko balio duena.
Seihilekoak eta ikasturte osoa
CIDEn Espainiar Hizkuntza eta Kulturako Programak egiten dituzte atzerriko ikasleek, seihilekoetan eta ikasturte osoan. Horretaz aparte, Deustuko Unibertsitateko fakultateetako espainiar ikasleekin ikastaroak egiteko aukera ere badute.
Udako programak
CIDEn atzerriko ikasleentzat bereziki antolatutako udako programak egin daitezke:
Zerbitzuak
Deustuko Unibertsitatera heldu aurretik, ikasleek aholkularitza izaten dute
- bidaia prestatzeko.
- jatorrizko unibertsitatean kredituak baliokidetzeko prozesua izapidetzeko.
- Bilbon ostatua bilatzeko.
Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko egotaldian zehar, eskolatik kanpoko zerbitzuak izaten dituzte ikasketa programen tasetan sartuta:
- Bana-banako arreta kontsulta akademiko eta pertsonaletarako.
- Aseguru medikoa. Laguntza eta itzulpen zerbitzua kontsulta medikoetarako.
- Ostatu zerbitzua, arlo horretan sortu daitezkeen zailtasunei irtenbidea emateko.
- Gidatutako bisitaldi kulturalak.
- Unibertsitateko eta hiriko eskolatik kanpoko jarduerei buruzko informazioa.
- Laneko praktikak.